We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

Lurperatutako Istorioak

by Anker

supported by
/
  • Streaming + Download

    Includes unlimited streaming via the free Bandcamp app, plus high-quality download in MP3, FLAC and more.
    Purchasable with gift card

      €8 EUR  or more

     

1.
Garai eta lurralde ezberdiñek osatzen dute jaio izan garen mundu hau. Bertan, badira jatorri eta ohitura desberdinez osaturiko izadi, gizadi eta gizarteak. Okerrena, itzaletan bizirik irauten dutenek euren onera idazten dutela gertatutakoa eta gainontzekoa lurperatutako istorioak dira. Gizadiak gizartean zuzenki eragiten du eta horren erakusgarri dira malko, ezintasun eta garrasiak. Askotan, arazoei aurre egin beharrean errazagoa da ikusi nahi ez duguna zutik begira geratzea, zendutako garunen parera. Amen.
2.
Non ote da, galdu izan nuen hura Non zaude, ezin zaitut ahaztu aita Aspalditik, zure bila ibili naiz Eta ez dakit, noiz arte egongo naizen zain Lur azpitik, nire garrasi ozenak Ahaztuta baina ni ez naiz bakarra Ni bezala, milaka gaude galduta Iritsi da, behingoz elkartzeko unea Milaka gorpu galduta, milaka izen ahaztuta Itxaropena dut baina, inoiz elkartuko al gara Bakardadearen zigorra, nire etxera heldu nahian Zure bila itsututa, oroitzapenez nekatuta Milaka gorpu galduta, milaka izen ahaztuta Itxaropena dut baina, inoiz elkartuko al gara
3.
Zulatutako garunak, txontxongilo biziak Ixildutako arimak, iraganeko zombiak Antzinako medikuntzaren, ankerkeri nabaria Lasaitzeko modua, ezgaitzeko metodoa Esperimentu batek, sortutako gorpu galduak Zendutako garunak, zoroetxearen erremedioa Zenbat min, zenbat aho ixilduak Zenbat min, sufrimendu aurreztua Esperimentu batek, sortutako gorpu galduak Zendutako garunak, zoroetxearen erremedioa Esperimentu batek, eragindako hondamendia Kontzientzia bortxatuak, zoroetxearen erremedioa Zenbat min, zenbat aho ixilduak Zenbat min, sufrimendu aurreztua
4.
Basoan hezi, leizean bizi ehiztariz ihesi, Bilakatu edo hil Mehatxuez, eta irainez Josita, ta zaurituta Elizak ozen esanda, sorginak erre behar dira gizon sinisdun ergelak, erreko du zikina Garrasiak (e) (e) ! sutara sorginak sutara erre zaitezte jainkoaren izenean deabruaren alabak zarete ez duzue ihes egingo infernuko suak kiskaliko zaituzte zuek gaixotzen duzue herria beti izkutatuta bizi izan zarete zuen erruz aurtengo uzta galdu da baina oraingo kaltea zuek ordainduko duzue Erre zikinkeria!! Egin negar orain!! Bilakatu edo hil!!! Kristautasunaren suak ez gaitu ixilduko Ura, lurra, sua eta haizearen alabak gara Mendez mende gu erretzen saiatu zarete zuen sinismenak sortu du benetako gaitza Elizak ozen esanda, sorginak erre behar dira gizon sinisdun ergelak, erreko du zikina Ez al dakizu benetan? Sorgiñak emakume dirá Galdutako eskubidetan Berpiztuko baitira
5.
Amorru, ezinegon larriak - jasangaitzak Aspalditik, sentimendu horiek - sufritzen Bidean galdurik, ez ote dago ihesbiderik Ezin ezer egin, norabide zuzen baten zain Galduta! bizitzaren aurrean - mamuak uxatzeko ahulezia Galduta! bizitzaren aurrean - ezintasunaren izenean Iragana, etorkizun beltza da - zitala Aukera, berri baten bila - itxututa Nazkaren kiratsa, iraganeko zama ote da Ezin dut sinetsi, sortutako kalte ustela Galduta! bizitzaren aurrean - mamuak uxatzeko ahulezia Galduta! bizitzaren aurrean - ezintasunaren izenean Izate faltsua, nire gaitz guztien atea Bukaeraren zain, etsipenaren garrasia Galduta, bizitzaren aurrean - mamuak uxatzeko ahulezia Galduta, bizitzaren aurrean - ezintasunaren izenean
6.
Gaur ere hemen naiz diktadura hontan Ikastera beldurrez Etxetik klasera korrika bizian Denak nire aurka Nola onartzen duzue Euren irainen bitartez Kideak zapaltzen dituzte (koldarrak) - zutik begira Egindako minaz gozatzen (koldarrak) - zutik begira Maisuen neurriek, ez dute eraginik Betiko historia Guraso gaixoak, kezkatuta daude Aurpegian diote Nola onartzen duzue Euren irainen bitartez Kideak zapaltzen dituzte (koldarrak) - zutik begira Egindako minaz gozatzen (koldarrak) - zutik begira Beste aldera begira Arazoaz ahazten dira Biktimari zauriak sendatu Erasotzaileak akabatu - aldatu behar da Nola onartzen duzue Euren irainen bitartez Kideak zapaltzen dituzte (koldarrak) - zutik begira Egindako minaz gozatzen (koldarrak) - zutik begira Zabal ditzagun begiak (krudelak) - fikzioa ez dela Salatu dezagun egia (krudelak) - fikzioa ez dela Zigor ditzagun barreak (ankerrak) - zutik begira Tratatu dezagun piztia (ankerrak) - zutik begira
7.
Garrasia 03:47
Mehatxatuta, guztiz jota Txikitatik, indartuta Jaiotako gorpuan ere, betiko da mina Nortasuna da erantzule, balio duena Amorruaren, garrasia da Zure barnean, sortu dena Erabaki okerrei esker, ikasi duzuna Zure beldurrak gainditzeko, kanporatu zama Gizartearen menpe, gabezia nabarmena Askatasuna eske, nortasunik landuenak Pentsamendu zahartuek, eraikitako kaiola Gaurko oihu hauek, gainditzen dituzte mugak Hasi duzun bidai hontan, izan zaitez nahi duzuna Sentimenduen bitartez, azaldu zaren bezala Pentsamendu zahartuek, eraikitako kaiolak Gaurko oihu hauek, gainditzen dituzte mugak
8.
Itzala 03:52
Zubi azpian naiz, kale gorrian Jendea lanera, diruaren bila Miseriaz jantzita, trapu zaharrekin Aukerarik ez dut, bizirauteko (Gaueko piztiez beldurtuta Hotzak irensten nauen bitartean Nire etorkizun beltzari begira gizarte zerbitzuen laguntzaren arira eguneroko hipokresiaren mamua naiz) Ez ez dut minik egingo - zer egin, nora joan ez ez dut iruzur egingo - biziraupen beharra Gosearen presa, kartoietan esna limosnaren menpe, lotsatuta gose itzal goibel bat naiz, guztien aurrean lurreko laiotza, nire bihotza (Gaueko piztiez beldurtuta Hotzak irensten nauen bitartean Nire etorkizun beltzari begira gizarte zerbitzuen laguntzaren arira eguneroko hipokresiaren mamua naiz) Ez ez dut minik egingo - zer egin nora joan Ez ez dut iruzur egingo - biziraupen beharra Ez ez dut minik egingo, ez dut minik egingo Ez ez dut minik egingo
9.
Amen 04:12
Niri emandako, laztan ankerrak Zure intentzioen, ate sarrera Zure joku honen, gatibu naizela Beheko iltze horrek, ez nau beldurtzen (Ez dut) egingo aurrera, (ez dut) onartzen (Ez dut) egingo aurrera, (ez dut) sinesten hau dena Ez dut egingo aurrera, ez dut onartzen Ez dut egingo aurrera, ez dut sinesten hau dena Ume txiki baten, bihotz gordina Zure plazerraren, pirula urdina Elizan hitz politek, egindako mina Idatzi sakratuen, kontraesan berdina (Ez dut) egingo aurrera, (ez dut) onartzen (Ez dut) egingo aurrera, (ez dut) sinesten hau dena Ez dut egingo aurrera, ez dut onartzen Ez dut egingo aurrera, ez dut sinesten hau dena (Ez dut) egingo aurrera, (ez dut) onartzen (Ez dut) egingo aurrera, (ez dut) sinesten hau dena Ez dut egingo aurrera, ez dut onartzen Ez dut egingo aurrera, ez dut sinesten hau dena

credits

released October 10, 2023

license

all rights reserved

tags

about

Anker Legazpi, Spain

Anker Legazpiko lau gazteek osatutako Euskal Metal taldea.

contact / help

Contact Anker

Streaming and
Download help

Report this album or account

If you like Anker, you may also like: